Harremana

Norekin ari gara

Pertsonak

Lan eskaintza, formazioa, bitartekotza eta jarraipenaren bidez, ezgaitasun psikikoa, fisikoa edo sentsoriala eta gizarte bazterketa egoera edo arriskuan dauden pertsonen lan txertatze eta integrazio soziala lortzea da gure helburu nagusia.

Familiak eta Erakundeak

Familia eta erakundeenganako koordinazioa funtzezkoa da gure egunerokotasunean. Hauen behar eta kezkak identifikatzen saiatzen gara eta eskutik goaz euren seme-alaba edo eta erreferentziadun pertsonen inklusio prozesuetan. 

Enpresak

Gure eskaintza enpreseei zerbitzua ematean datza, gure instalazioetan bertan edo enklabe laboralen bitartez, autokudeatutako taldeetan hitzartuak diren tokietan, kasu bakoitzean kolaborazio mota egokiena bilatzen. 

Ezgaitasun psikikoa, fisikoa edo sentsoriala eta gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enplegua sustatzea da gure xedea. Hau horrela, gure konpromesuarekin bat datozen enpresa eta erakunde publiko zein pribatuekin egiten dugu lan 160 baino pertsona gehiagori lanpostu egonkorra eskainiz. 

 

Harremana

Sutargiko erabiltzaileak

 

Sutargik eskaintzen dituen aukerak, giza eta formakuntza ibilbideen bitartez definitzen dira. Helburua, erabiltzaileoi parte hartze prozesuan zehar laguntzea burutu beharreko jarduera eta ikaskuntza alor anitzetan bai eta besteekiko harremanen garapenean. 

Pertsona bakoitzaren egoera kontutan harturik, heldutasun puntua, alor emozionala, konpetentziak, ohiturak, aurretiko esperientzia… bere erralitateari hobekien egokitzen zaion zerbitzua eskaintzen zaio beti ere bere aukerak eta nahiak zeintzuk diren kontutan hartuta. 

 

Lanerako zerbitzuak


Hemezortzi urtetik gorako pertsona helduak, desgaitasun intelektual arin eta desgaitasun adimen mugatua eta desgaitasun diagnostikoa dutenak, beraien ezaugarriak honakoak direlarik:

 

  • Giza garapen egokia, bere garapenean edukitako laguntzari esker, eremu honetan lortutako normalizazioa.
  • Ezagututako testuinguru batean emozionalki orekatuak, maila psikosozialean egindako aldizkako laguntzarekin.

 

Enplegarritsunerako formakuntza 

  • Hemezortzi urte baino gehiagoko pertsona helduak, desgaitasun intelektual arin eta desgaitasun adimen mugatu, desgaitasun diagnostikoa dutenak.

  • Baztertze arrikuan dauden pertsonak, giza baliabide eta baliabide ekonomikorik gabeko pertsonak gizartean autonomiaz eta era normalizatuan aritzeko zailtasunak dituzten pertsonak.

 

Langileen etegabeko prestakuntza


Sutargi S.A.L.eko langileak.

 

Laguntza behar al duzu?

Gurekin harremanetan jar zaitez eta zure zalantzak argitzen saiatuko gara ahalik eta azkarren.

Harremana
Privacy Settings
We use cookies to enhance your experience while using our website. If you are using our Services via a browser you can restrict, block or remove cookies through your web browser settings. We also use content and scripts from third parties that may use tracking technologies. You can selectively provide your consent below to allow such third party embeds. For complete information about the cookies we use, data we collect and how we process them, please check our Privacy Policy
Youtube
Consent to display content from Youtube
Vimeo
Consent to display content from Vimeo
Google Maps
Consent to display content from Google
Spotify
Consent to display content from Spotify
Sound Cloud
Consent to display content from Sound