Enpresak

Lankidetza-akordioak enpresekin, beren instalazioetan edo gure instalazioetan ekoizpen-jarduera garatzeko, gure pertsonentzat hazkunde-aukerak sortzeko.

Ekonomia Zirkularra

Enpresa osoko negozio-unitate gazteena da, eta sortutako hondakinak berrerabili, errebalorizatu edo/eta birziklatzeko ekoizpen-prozesu linealak zirkular bihurtzearekin lotutako jardueretan jartzen du arreta.

Plastiko birziklatua, bulegoko altzariak eta osagarriak paletekin eta egur birziklatuarekin (gure Dekosozial markaren pean), ehungintzan (kanpineko altzarien eta laneko arroparen fabrikazioaren hondakinak), organikoan eta, oro har, hondakinen bigarren bizitza bermatzeko alderantzizko logistikarekin zerikusia izan dezaketen eragiketa guztietan oinarritutako produktuen fabrikazioan espezializatuta gaude.

Jarduera hauek Alegiako (Gipuzkoa) Bazurka Industrialdeko 923. zenbakian dugun instalazioan garatzen ditugu, 680,65 mts2 azalera erabilgarria duena.

Jarduera honekin lotuta, aktiboki parte hartzen dugu Naturkliman.

Equipo de coordinación Sector Economía Circular

  • Iñaki Jimenez

    Ekonomia Zirkularraren arloko koordinatzailea
  • Roberto Vilanova

    Auxiliar Especialista
  • Nerea Galdós

    Diseñadora de producto y nuevo negocio

Soziosanitarioa

Alegiako (Gipuzkoa) Errotaldea 23 industrialdeko gure instalazioetan eta sektoreko bezero erreferenteen instalazioetan garatzen dugu jarduera soziosanitarioa.

Guztira 1350 m2-ko azalera eta 268 mts2-ko azalera dugu ISO 7 Areto Zurian, erabilera bakarreko osasun-produktuak fabrikatzeko (mihiztatzea, injekzioa, estrusioa eta osasun-loteak fabrikatzea, bai Areto Zurian, bai kanpoan).

Jarduera horrekin lotuta, Basque Health Clusterreko kide gara.

Equipo de coordinación Sector Sociosanitario

  • Sergio Riezu

    Arlo Soziosanitarioko koordinatzailea
  • Rosa De Las Heras

    Auxiliar Especialista
  • Liria Ramos

    Auxiliar Especialista
  • Ione Torregrosa

    Auxiliar especialista

Altzariak

Negozio-unitate hau kanpineko altzarien fabrikazioarekin lotutako produkzio-prozesu osoaren kudeaketan oinarritzen da. 30 urte baino gehiagoko ibilbidea dugu Ikaztegietan egiten dugun jarduera honetan, negozio honen bezero nagusiarekin partekatutako instalazioetan. Negozio-unitate hau kanpineko altzarien fabrikazioarekin lotutako produkzio-prozesu osoaren kudeaketan oinarritzen da. 30 urte baino gehiagoko ibilbidea dugu Ikaztegietan egiten dugun jarduera honetan, negozio honen bezero nagusiarekin partekatutako instalazioetan.

Halaber, Legorretako eta Usurbilgo bezeroen instalazioetan diseinu-altzariak fabrikatzeko prozesuan eragiketak garatzen ditugu.

Equipo de coordinación Sector Mobiliario

  • Arkaitz Uzkudun

    Altzarien arloko koordinatz
  • Xabier Goikoetxea

    Auxiliar Especialista
  • Rosa Mújika

    Auxiliar Especialista
  • Jose Luis Aparicio

    Auxiliar Especialista
  • Jennifer Romero

    Auxiliar Calidad

Prozesu Osagarriak

Negozio-unitate bat da, industria-enpresen eskaera anitzei erantzuteko; gure lana da produkzio-prozesuetako eragiketak gure gain hartzea.

Azpimultzoen muntaketan, elektromekanikoetan, askotariko muntaietan, mihiztatzean eta enbalatzean zentratzen gara. Jarduera hau Belauntzako (Gipuzkoa) Beotibar Poligonoko 12. zenbakian dagoen gure instalazioan garatzen da.

Lan egin ohi dugun bezeroen tipologia makina-erremintaren eta automobilgintzaren sektoretik dator, batez ere. Gure balio nagusia produktibitatea eta eraginkortasuna hobetzen espezializatzea da, prozesu osoan xahutzeak murriztuz.

Jarduera honekin lotuta, Goierri Valleyren parte gara.

Equipo de coordinación Sector Procesos Auxiliares

  • Ion Ander Astiasaran

    Prozesu Osagarrien arloko koordinatzailea
  • Amaia Beloki

    Prestakuntza eta Ikaskuntzako koordinatzailea
  • Guillermo Benito

    Auxiliar Especialista
  • Gorka Álvaro

    Auxiliar Especialista
  • Ainhoa Aizpurua

    Auxiliar Especialista
  • Salma Mohamed

    Auxiliar Especialista
  • Odon Trejo

    Auxiliar Especialista