Harremana

EFIJ Programa

 

 

Enplegagarritasunerako Formakuntza Ibilbide Jarraitua

 

Alde batetik, denboran zehar Sutargiko lantegietan jasotzen ditugun pertsonen garapena kontutan hartuta, eta bestetik, gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsona berrien sartzearekin, erabiltzaileek lan munduan sartzeko dituzten zailtasun eta premiak aztertu eta oinarrizkoa duten formakuntzaren garrantziaz ohartu ostean, Enplegagarritasunerako Formakuntza Ibilbide Jarraitua deritzogun programa jarri da abian oinarrizko gaitasunak landu eta pertsona bakoitzaren beharrak era pertsonalean asetzeko helburuarekin. 

 

Programaren helburua, gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei gizarte eta hezkuntza arloan laguntzea eta laguntzaren bitartez isolamendu soziala eta pertsonala saihestea izanik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta daukagun LANDUZ programara sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten pertsonei lantegi okupazionalean sartzeko aukera ematen zaie. 

Era honetan, lan jarduera produkzio marko erreal batean garatzen delarik.

Jarraipena, parte-hartzea eta txertatze soziolaborala

Proiektu honen partaide den profesional talde kualifikatua dago bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen premiei erantzuteko. 
Sektore ezberdinetako espezialista taldea elkarlanean diardu erabiltzaileon laneko eta gizarte integrazioa lortzeko. Euren helburu nagusia, pertsona bakoitzaren formakuntza ibilbidearen jarraipena egitea inguruko familia eta erakunde desberdinak aintzat hartuta. 
Lan eremu eta prozesuak egokitzea eta erabiltzaileekin harreman positiboa eta gertukoa sortzea da euren zereginetariko nagusiena. 

Zertan datza programa?

EFIJ programak eskaintzen dituen aukerak gizarteratze eta lanerako ibilbideen bitartez definitzen dira. 
Hau horrela, erabiltzaileari formakuntza prozesuan zehar laguntza eta banakako jarraipena ematen zaio garatu beharreko ikasketa prozesu eta 
jarduera anitzetan. 
Banakako ibilbidea arrakastaz gauzatu dadin ondorengo baliabide desberdinek hartzen dute parte: 

Formakuntza eta heziketa soziolaborala

Ibilbide soziolaboralen oinarri nagusietako bat pertsonen formakuntza eta heziketa soziolaboralaren plangintza eta garapena da. Helburua, pertsonak lan munduan sartzeko oinarrizko gaitasunak landu eta ohiko lan eremuetan  funtzionamendu arrakastatsua izan dezaten.

Koordinazio irekia familia edo erakundeekin

Familia edo erreferentziazko erakundeen koordinazio eta parte hartzea sustatzen da euren eskura pertsonari buruzko informazioa eta komunikazio zuzena emanaz.

 

Lanerako promozioa lan mundura sartzea

Babestutako enplegu batean naiz  ohiko enpresa baten barruan lanpostu bat lortu eta bere mantenurako gai izan daitezen prestakuntza eskaintzea da EFIJ programaren eginkizuna eta erabiltzaile askoren ibilbide soziolaborala.   

Enplegagarritasunerako Formakuntza Ibilbide Jarraituaren programa bera, programa osatzen duten oinarrizko zerbitzuek eta bertan lan egiten duten profesional taldeak, pertsonenganako begirunea eta errespetua erakusten dute, haien funtsezko eskubideak eta iritziak kontutan hartuaz Euskal Herriko Gizarte-zerbitzuen eskubide gutunean ezarritako irizpideak aintzat hartuta. 

Laguntza behar al duzu?

Jar zaitez gurekin harremanetan eta zure zalantzak argituko ditugu. 

Harremana
Privacy Settings
We use cookies to enhance your experience while using our website. If you are using our Services via a browser you can restrict, block or remove cookies through your web browser settings. We also use content and scripts from third parties that may use tracking technologies. You can selectively provide your consent below to allow such third party embeds. For complete information about the cookies we use, data we collect and how we process them, please check our Privacy Policy
Youtube
Consent to display content from Youtube
Vimeo
Consent to display content from Vimeo
Google Maps
Consent to display content from Google
Spotify
Consent to display content from Spotify
Sound Cloud
Consent to display content from Sound